– Lasai, ama. Hemen betirako lokartu da eta zeruan esnatuko da – esan zidan negarrez ikusi ninduenean, emeki eskua estutuz.
Tranquila, ama. Me dormirmé para siempre y voy a despertarme en el cielo – me dijo cuando me vio llorando.
Zein era arruntera ikus dezaken heriotza zazpi urteko haur batek. Arrunta bezain ederra. Normaltasunez bustitako Ikuspegi polit horretatik ikusi beharko genuke helduek ere heriotza. Begirada berdinez. Haur baten begiez.
Las personas adultas tambien deberíamos ver la muerte de una manera natural, como los niños.
Ez nintzen ohartu momentu hartan. Ez. Handik hilabete gutxira, trebatzaile moduan Paziente Aktiboa programaren barnean, Nire osasuna biziki zainduz ikastarorako, ordurarte erabili nuen aurkezpenean aldaketa txiki bat egin beharko nuela ohartu nintzen. Une hartararte, 96 urteko izebaren zaintzaile bezala aurkezten nuen neure burua, izan ere, hark zituen gaisotasun kronikoak era aktibo batera eta eraginkortasunez zainduak izateko asmoarekin hasi bainintzen programan (suertez, izebak oso gaixotasun gutxi zituen bere adinerako; zehazki, eskuko lehen bi edo hiru hatzamarrekin kontatzeko moduan).
Comencé a impartir los talleres de «Cuidando activamente mi salud» del programa Paciente Activo como cuidadora de mi tía de 96 años, pero me dí cuenta que tenía que hacer un pequeño cambio en mi presentación.
Nire osasuna biziki zainduz ikastaroetan trebatzaile lanetan jarduten dut eta nire izebaren zaintzaile bezala, haren osasuna aktiboki zaintzeko asmo horrekin hasi banintzen ere, segituan ohartu nintzen, nere osasunaren alde, hau da, autozainketan, asko nuela ikasteko. Eta nola ez, trebatzaile bezala, izebaren zaintzarako bakarrik ez, neure buruari ere aplikatu ahal izan dizkiot bertan sakontzen diren ideia eta esperientzia guztiak. Bizitza osasuntsuago baten bidean egin behar izan ditudan aldaketa txiki horiek, aldaketa haundiago batzuk eragin dizkit egunerokotasun horretan; guztiak mesedegarri, noski; guztiak, bizimodu osasuntsuago baten alderatz zuzenduak. Beti egin daiteke zerbait. Beti ikus daiteke gaixotasun bat beste begirada batekin. Haur baten begiez.
En un principio me apunte a los talleres con la intención de ayudar a mi tia activamente con su salud, pero enseguida me di cuenta que tenía mucho que aprender respecto a mis autocuidados y que podía aplicar todo lo aprendido tanto con mi tía como conmigo misma.
Honela, Paziente Aktiboa programa honetan nire jarduera arrazoitzeko garaian, izebaren heriotzak, ezinbestean, gainontzeko partaideen aurrean egin beharreko aurkezpenari bira txiki bat eman zion; honela, gaur egun, izebarena ez baina nirea dudan osasuna aktiboki zaintzeko asmoa dudalako jarduten dut Paziente Aktiboa programan. Nire osasuna. Nik, nirea. Zuk, zurea. Norberak, berea. Bakarra. Beste osasun bategatik aldatu ezin daitekeena. Bizitza era batera edo bestera balditzatuko diguna. Ez da dirurik, urrerik, harri bitxirik osasunak duen balio horretara hurbildu ere egingo denik. Osasuna ez dago erosterik. Osasuna ez dago saltzerik. Eta programan barneratu ahala, hasierako jarduera batean egiten den leiho zaharkitu eta hondatu baten alderaketa eder hortara joaz, garbi azaltzen da, leihoa beste berriago bategatik alda daitekeen bezala, osasuna ez dela inondik inora ere aldagarria. Osasuna hondatu ezkero, ezin daiteke ordezkatu.
Tras la muerte de mi tía, tuve que cambiar mi presentación. Hoy en día me presento como cuidadora activa de mi propia salud. La salud no se puede comprar ni vender, si la salud se estropea, no se puede cambiarla.
Saio guztien amaieran egin ohi diren “asmo on” edo “propositoek” ere xarma berezi bat gaineratzen diote jarduerei; nolabaiteko bizitasun edo txinparta bat. Aldaketa txikietatik, aldaketa haundietarako jauzia egiteko pertigako makilak dira “propositoak”. Ekintza txikiak batuz eta josiz, lorpen haundiari eutsiko dion armiarma sarea. Zentzu honetan, bertso baten eredua etortzen zait burura. Bertsolariak bertsoa bota aurretik, lehenik pentsatu ohi duena, bertsoaren amaiera omen da; hala diote bederen adituek. Amaiera, bertsoaren zati garrantzitsua omen da; borobila eta barnerakorra izan behar omen du, nolabait, bertsoari bere berezitasuna, dizdira eta balioa emango diona. Amaiera berezia, haundia, kolosala lortzeko, bertsoari bere osotasunean zentzua emango dioten puntuak elkarrekin josi behar omen dira, eta puntu hauek, xumeak izanik, ez dute garrantzia galtzen, hain zuzen ere, elkarrekin katean, bertsoaren azken lerro dizdiratsuari zentzua emango baitiote. Borobiltasun beraz funtzionatzen dute Paziente Aktiboa programako “propositoek”. “Propositoak”, aldaketa txikiak dira; aldaketa xumeak. “Proposito” edo “asmo on” txiki hoietatik abiatuta, helmugako ohitura osasuntsu berezi, haundi, kolosalera iritsiko gara. Aldaketa txikiak elkarrekin josiz, ohitura osasungarri handien izarea jaio eta zabaltzen da.
Todas las sesiones finalizan con los propósitos. Pequeños cambios que queremos conseguir. Podemos conseguir grandes cambios o conseguir hábitos saludables logrando pequeños propósito o modificaciones en nuestra vida.
Gertutasun haundia sortzen du Paziente Aktiboa programak. Izan ere, gizakiak, ez gara hain desberdinak. Guztiok nahi dugu osasun ona izan. Guztiok nahi dugu ongi bizi. Guztiok nahi dugu zoriontsu izan. Guztiok diogu beldurra gaixotasunari, bai eta ere, heriotzari ere. Baina zerbaitek desberdintzen gaitu; hain zuzen ere, osasun hori lortzeko norberak duen jarrerak bereizten gaitu: zer egin? bere horretan geldi-geldi mantendu edo OSASUNA MAIUSKULAZ lortzeko egin beharreko urratsak luzatzera ausartu? Izan ere, beste zerbaitek ere desberdintzen gaitu; gaixotasun baten aurrean dugun erantzunak bereizten gaitu; zer egin? beldurrez edo penaz izotz bloke baten erdian gelditu, edo gaixotasuna bide beretik jarraika datorkigun itzal dugula, bizimodu hobeago baten alde aurrera egin? Nik, oso argi daukat.
Todos queremos tener una buena salud, vivir bien, ser felices… todos tenemos miedo a las enfermedades y a la muerte. Pero, entonces, ¿Que es lo que nos diferencia? La actitud que tenemos para el cuidado de nuestra salud, y la respuesta que tenemos ante una enfermedad.
-Cuando me toque ir ahí arriba, os cuidaré desde una esquinita; allí estaré, mirándoos- esaten zigun izebak egongelako leiho ondoan zuen eserlekutik, begiak sabaira zuzenduaz.
Badakit bai, ongi zainduko gaituela. Ez dut inolako zalantzarik. Baina, zaindu gaitzala, geuk ere geure burua aktiboki zaintzen dugun aldi berean.
No dudo en que mi tía nos cuidará bien. Pero que nos cuide al mismo tiempo que nosotros mismo cuidemos de nuestra salud activamente.
Lierni Azkargorta Ruiz de Eguino
Oso era polita adierazteko zertan datza Paciente Aktiboa Programaren asmoa. Gustora egon naiz irakurtzen ari naizen bitartatean, batez ere Programaren tresna garrantzitsuena, hau da, propositoak bertsoarekin komparatzen duzunean. Mila esker, Lierni
Me gustaMe gusta