Sukarra, sintoma bat, ez gaixotasun bat. La fiebre, un síntoma, no una enfermedad.

Negua iritsi zen, tenperatura baxuak ere, eta gure osasun zentroetako larrialdiak eta kontsultak askotan kolapsatzen dituzten epidemia beldurgarriak ere.

Kontsultatzeko arrazoi ohikoenetako bat sukarra izaten da. Sukarra organismoak infekzioen aurrean hartzen duen defentsa-mekanismo bat da (hotzeria, gripea, arnasbideetako infekzioa, infekzio gastrointestinala…), ez da gaixotasun bat, prozesu infekzioso batzuekin batera doan sintoma baizik.

Sukarra bera, oro har, kaltegabea da. Lehen aipatutako prozesuetako askok ondoeza eragiten badigute ere, arinak izaten dira, eta ez dute inolako tratamendurik behar; atsedenarekin eta likido ugarirekin hobetzen dira.

Gorputzeko tenperatura normala 36 eta 37°C artekoa da, baina egunaren arabera aldatu egiten da; normalean, goizean arratsaldean baino baxuagoa izaten da. Eta ezberdina da, halaber, neurtzen den gorputzeko eremuaren arabera, adibidez, uzkiko tenperatura hartzen badugu, termometroak adierazten duen tenperatura erreala baino gradu erdi altuagoa da.

“Febrikulaz” hitz egiten denean, besapean hartutako tenperatura 37°C- 38°C-ren artean dagoenean izaten da, eta sukarra 38 °C-ra iristen denean.

Zenbait aholku erabilgarri emango ditugu prozesu horiek kudeatzen ikasteko eta ditugun osasun-baliabideak eraginkortasunez erabiltzeko.

Oso garrantzitsua da ondo ez gaudenean tenperatura hartzea, eta sukarra dugun ala ez jakitea. Kontuan izan behar dugu termometroa jartzen dugun gunea lehorra egon behar dela, aurrez neurketa hori alda dezaketen elementu edo likido hotz edo beroekin kontakturik izan gabe, eta tenperatura egokia hartzeko behar den denborari eutsi behar zaiola. Axilaren, belarriaren eta kopetaren tenperatura, uzkikoa edo ahozkoa baino errazago hartzen dira, baina ez dira hain zehatzak.

Sukarrak bere kabuz jaisten bada ere, batzuetan sendagai bat erabili behar izaten da. Sukarra jaisteko sendagai bat eman aurretik, beharrezkoa da osasun arloko profesional bati galdetzea, egoera balora dezan.

Zer egin dezakegu sukarrak eragiten duen ezinegona arintzeko?

1.Atsedena erraztea.
2. Gelaren tenperatura 20 eta 22 ºC artean egotea komeni da.
3. Gehiegizko arropa kentzea.
4.Aire-korronteak saihestea.
5.Deshidratazioa prebenitzea, tenperatura handitzeak gorputzeko likidoen galera eragiten du. Horregatik da hain garrantzitsua maiz edatea (ura, infusioak, saldak, azukrerik gabeko zukuak …).
6.Inoiz ez dira oihal hotzak, izotz-poltsak edo alkohol-marruskadurak aplikatu behar.

Osasun-zentrora joateko arrazoiak:
• Arnasa hartzeko zailtasuna.
• Bularreko mina.
• Buruko min handia.
• Nahasmena edo asaldura.
• Sabelaldeko mina.
• Behin eta berriz oka egitea.
• Aho lehorra, gernu iluna edo kantitate gutxikoa, likidoak edateari uko egitea.
• Elegenak.
• Likidoak irensteko zailtasuna.
• Pixa egitean mina dugunean edo bizkarreko minarekin. 

Gomendio guzti hauek Osakidetzako orrialdean bila ditzazkezu: https://www.osakidetza.euskadi.eus/gomendio-baliagarriak-helduen-sukarra-tratatzeko/ab84-oesenfc/eu/

Llegó el invierno, las bajas temperaturas y las temidas epidemias que colapsan muchas veces las urgencias y las consultas de nuestros centros de salud.

Uno de los motivos de consulta más frecuentes suele ser la fiebre. La fiebre es un mecanismo de defensa que adopta el organismo frente a las infecciones (un resfriado, una gripe, una infección de vías respiratorias o incluso una infección gastrointestinal entre otras), no se trata de una enfermedad, sino de un síntoma que acompaña a algunos procesos infecciosos.

La fiebre en sí misma generalmente es inofensiva. Muchos de los procesos nombrados anteriormente, aunque nos causen malestar suelen ser leves y no necesitan ningún tratamiento, remitiendo por sí solos con reposo y líquidos abundantes.

La temperatura corporal normal se sitúa entre los 36 y los 37°C, pero varía según el momento del día, generalmente por la mañana suele ser más baja que por la tarde. Y también es diferente según la zona del cuerpo en la que se mida, si tomamos por ejemplo la temperatura en el recto, la temperatura que indica el termómetro es medio grado más alta que la real.

Se habla de “febrícula” cuando la temperatura tomada en axila supera los 37°C, pero no llega a 38 y hablamos de fiebre cuando se alcanzan los 38°C.

Vamos a dar una serie de consejos útiles para aprender a gestionar estos procesos y utilizar de una forma efectiva los recursos sanitarios de los que disponemos.

Es muy importante tomar la temperatura cuando no nos encontramos bien, y saber si tenemos fiebre o no, debemos tener en cuenta que la zona donde coloquemos el termómetro debe estar seca, sin contacto previo con elementos o líquidos fríos o calientes que pueden alterar dicha medición, y mantenerlo el tiempo necesario para una toma de temperatura adecuada. La temperatura de la axila, el oído y la frente son más fáciles de tomar que las temperaturas rectal u oral, pero no son tan precisas.

Aunque la fiebre remite por sí sola habitualmente, en ocasiones hay que recurrir a un medicamento. Antes de dar un medicamento para bajar la fiebre (antitérmico) es necesario consultar a un profesional sanitario para que valore la situación.

a.jpg

¿Qué podemos hacer para aliviar el malestar que provoca la fiebre?

El objetivo principal es aliviar las molestias para que nos ayude a descansar.

  1. Favorecer el descanso.
  2. Procurar que la temperatura de la habitación esté entre 20 y 22º C.
  3. Retirar el exceso de ropa.
  4. Evitar las corrientes de aire.
  5. Prevenir la deshidratación, el aumento de temperatura provoca pérdida de los líquidos corporales. Beber con frecuencia (agua, infusiones, caldos, zumos no azucarados…).
  6. En ningún caso deben aplicarse paños fríos, bolsas de hielo o fricciones de alcohol.

¿Cuándo debo acudir al centro de salud?

  • Dificultad para respirar.
  • Dolor en el pecho.
  • Dolor de cabeza intenso.
  • Confusión o agitación.
  • Dolor abdominal.
  • Vómitos reiterados.
  • Boca seca, orina oscura o en poca cantidad, negación a beber líquidos.
  • Sarpullidos.
  • Dificultad para tragar líquidos.
  • Dolor al orinar o dolor en la espalda.

Todos estos consejos podemos consultarlos en la página web de Osakidetza https://www.osakidetza.euskadi.eus/recomendaciones-utiles-fiebre-en-adultos/ab84-oesenfc/es/

Y descargar la guía en: https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_osaesk_recomendacion_fiebr/es_def/adjuntos/fiebre-adultos-2.pdf

Lourdes Ochoa de Retana

 

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios .

A %d blogueros les gusta esto: