Sexu transmisiozko infekzioak. Enfermedades de transmisión sexual (ETS)

Sexu transmisiozko gaixotasunak harreman sexualen bitartez harrapatzen den gaitz infekziziosoari deritzo. Gaurkoan, horietako batzuetaz hitz egingo dizuet.

KLAMIDIA.

Bakterio batek eragindako infekzioa da. Infektaturik dagoen batekin izandako uzki bagina edo aho kontaktu bidez harrapa daiteke. Klamidia duten gizonezkoen %50ak ez du inolako sintomarik. Emakume asintomatikoak ikustea ere oso ohikoa da. Sintomak sexu harremana izan eta 1 – 3 aste bitartean agertzen dira, eta hurengo hauek izan daitezke: zakilaren jariketa: fluxu horixka gardena, sumindura edo azkura zakilaren zulo inguruan pixa egitean, mina, odola edo ondoestearen jariaketa, mina edo hantura testikuluetan edo baginako jariketa anormala.

Zerbix, uretra, faringe edo uzkiko lagin baten bidez egiten da diagnostikoa. 

Klamidea antibiotikoekin tratatzen da.

BLENORRAGIA

Bakteria batek eragindako infekzioa da. Infektaturik dagoen batekin izandako uzki bagina edo aho kontaktu bidez har daiteke. Sintomak sexu harremana izan eta 2-10 egunera agertzen dira.  Agertu daitezken sintomak hurrengo hauek dira: zakilean mina edo sumina pixa egitean, jariaketa horixka gernu zulotik, mina edo hantura testikuluetan. Blenagorria antibiotikoekin tratatzen da.

SIFILIA

Sifilia bakterio batek eragindako sexu transmisiozko infekzioa da. Erraz tratatzen eta sendatzen da, baina garaiz tratatzen ez bada, ondorio larriak izan ditzake. Baliteke sintomarik ez agertzea eta, beraz, beste persona batzuei transmititzea jakin gabe. Ahoa, genitalak, uzkia edo gorputzeko beste edozein zati infektaturik dauzkan persona baten lesioekin kontaktuan jartzean transmititzen da. Sifiliak fase desberdinak ditu. Odol analisiekin egiten da sifiliaren diagnostikoa eta antibiotikoekin tratatzen da. Sigue leyendo

A %d blogueros les gusta esto: