Nor izan nahi duzu?¿Quién quieres ser?

Duela pare bat urte, osabak hurrengo istorioa kontatu zidan:

Enpresaburu dirudun bat, itsasontzi txiki batean zegoen arrantzale batekin aurkitu zen.
Enpresaburua arrantzalearekin hizketan hasi zen, deigarria egin zitzaion hain itsasontzi txiki batekin hainbeste arrain arrantzatzea eta ea zenbat denbora egon zen arrantzan galdetu zion.

Arrantzaleak, presarik gabe, egun batean egiten zituen gauzak kontatu zizkion: jaikitzean, emaztearekin eta seme-alabekin gosaltzen zuen, ikastetxera laguntzen zien, bidean, egunkaria erosten zuen portura iristen zen bitartean irakurtzeko, han bere ontzi txikia hartzen zuen pare bat orduz arrantzara ateratzeko eta arrainekin itzultzen zen. Familiarekin bazkaltzen zuen, eta elkarrekin pasatzen zuten arratsaldea; egun batzuetan lagun batzuekin ere geratzen zen, lasai hitz egiteko.

Enpresaria harrituta zegoen bi ordutan hainbeste arrain harrapatu zituelako. Arrantzaleari ea ordu gehiagoz arrantzara irtetea pentsatu zuen galdetu zion.

Zertarako galdetu zuen arrantzaleak.

Enpresaburuaren kalkuluen arabera, 8 orduz arrantzatuz gero, askoz arrain gehiago izango zituen, eta horrela diru gehiago.

Zertarako galdetu zuen arrantzaleak.

Enpresaburuak, itsasontzi handiago bat erosteaz gain, arrantzale gehiago kontratatu ahal izango zituela eta arrain gehiago arrantzatu erantzun zion.

Zertarako galdetu zuen arrantzaleak.

Enpresaburuak, geroz eta hunkituago, hainbat itsasontzi izateko, enpresa bat sortzeko eta oso aberats izateko aukera izango zuela esan zion.

Zertarako galdetu zuen arrantzaleak.

Enpresaburuak ez zuen ezer ulertzen, gizon horrek ez zuen ikusten aurrean zuena. Orduan hau azaldu zion: Enpresa bat sortzen baduzu, kudeaketaz soilik arduratu beharko duzu, beraz, denbora librea izango duzu nahi duzuna egiteko. Emaztearekin eta seme-alabekin gosaltzeko eta eskolara laguntzeko familiarekin bazkaltzeko eta arratsaldea elkarrekin igarotzeko, baita lagun batzuekin geratzeko ere.

Arrantzaleak esan zuen: “Hori da dagoeneko daukadana”

Gure garaiko gaixotasuna estresa dela aipatzen da, geroz eta emaitza azkarragoak eskatzen ditugu, gure bizitzako alderdi guzti-guztietan eraginkorrak izatea, pertsona arrakastatsuak izatea, ia perfektuak. Gutxitan gelditzen gara gure lehentasunak, gureak, aztertzen eta pentsatzen, ez inguruan ditugunenak. Teorian dena nahi dugu, eta batzuetan istorio honetako enpresaburuaren tranpan erortzen gara eta izugarrizko itzulingurua ematen dugu jada gauden tokira iristeko.

maxresdefault

Hace un par de años mi tío me contó una historia que se me quedó grabada, era algo así:

Un empresario adinerado se encontró a un pescador que llegaba en su pequeño barco junto con los peces que acababa de pescar.

El empresario entabló conversación con el pescador porque le llamó la atención que con un barco tan pequeño hubiese pescado tantos peces. Así se lo hizo saber y le preguntó cuánto tiempo había estado pescando.

El pescador, que no tenía prisa, le contó su día a día: al levantarse desayunaba con su mujer y sus hijos y acompañaba a estos al colegio, de camino, compraba el periódico para leerlo mientras llegaba al puerto, allí cogía su pequeño barco para salir a pescar un par de horas y volvía con los peces. Comía con su familia y pasaban la tarde juntos, incluso algunos días quedaba con unos amigos para charlar tranquilamente.

El empresario estaba asombrado ¡todos esos peces en 2 horas! Preguntó al pescador si había pensado en salir a pescar más horas.

El pescador preguntó que para qué.

El empresario hizo los cálculos y le dijo que si pescaba durante 8 horas tendría muchos más peces y así más dinero.

El pescador preguntó que para qué.

El empresario, muy en su elemento, le dijo que así podría comprar un barco más grande y contratar a más pescadores y tener todavía mayor cantidad de peces.

El pescador preguntó que para qué.

El empresario, cada vez más emocionado, le dijo que podría conseguir el suficiente dinero para tener varios barcos, crear una empresa y hacerse muy rico.

El pescador preguntó que para qué.

El empresario no entendía nada, ese hombre no veía lo que tenía delante. Entonces le dijo que creando la empresa sólo tendría que ocuparse de la gestión por lo tanto disponer de tiempo libre para hacer lo que quisiera. Desayunar con su mujer y sus hijos y acompañarles al colegio, comer con su familia y pasar la tarde juntos, incluso quedar con unos amigos para charlar tranquilamente.

El pescador dijo: “Eso es lo que ya tengo”

Se habla de que la enfermedad de nuestro tiempo es el estrés, cada vez exigimos resultados más rápido, ser eficientes en toda y cada una de las facetas de nuestra vida, ser personas de éxito, casi perfectas. Pocas veces nos paramos a analizar y pensar en nuestras prioridades, las nuestras, no las de los que nos rodean. En la teoría lo queremos todo y a veces caemos en la trampa del empresario de esta historia, damos un tremendo rodeo para llegar a donde ya estamos.

Tabira Aguirre

A %d blogueros les gusta esto: